martes, 13 de marzo de 2012

Nartziso eta Eko



Nartziso eta Eko
    Tiresias ospetsu egin zen bere iragarpenekin. Behin Liriope ninfa Joan zitzaion galdeka;
Zefiso ibaiak bortxatu eta hardun utzia zuen; ninfa ederak haur bat izan zuen, ezin derragoa, eta Nartziso jarrio zion izena; haurrak bizitza luzea izango ote zuengaldetu zion iresias zaharrari.
Eta igarleak.
-Bai, bere bura ezagutzen ez badu behintzat.
Nartzisok hamasei urte zituela, berdin zirudien mutila ezen neskatxa. Neskek bezainbat maite zuen mutilek, baina haietako inork ez zuen Martzisoren bihotzik hunkitu, hain zegoen harro bere buruaz.
    Behin batez, Nartziso basora urrundu zelarik, hor ikusi du Eko izeneko ninfa berritsu batek. Ekok ez zekien isiltzen besteek hitz egiten ziotenean, eta ez zekien orobat aurrena hizketan hasten. Hitz egiteko modu hori Junok ipini zion. Jupiter veste ninfekin ibilztzen zenean, Eko berrituak bere kalakaz geldiarazi ohi zuen Juno. Jupiter neskatan harrapa ez zezan. Jabetu zen Juno arnarruaz, eta hitzen edo esaldien azken zatia errepikatzerta ondenatu zuen.     Ikusi zuen, bada, Ekok Nartziso, eta hantxe bertan maitemindu zen. Hurbilldu eta hitz egin nahi zion, vaina ezin. Mutilak, orduan:
-Zein dabil hor?
-Hor! Erantzun zion Ekok.
Nartziso harriturik zegoen, alde guztietara begira.
-Hator! –zioen, baina ez zetorren inor.
-Tor!
-Zergatik ez haiz agertzen? –galdetu zion mutilak.
-Tzen? –Ekok dena errepikatzen zuen

    Hantxe elkartzeko deia egin zion Nartzisok. Orduan, Eko sastraka atzetik irten eta lepotik besarkatzera joan zitraion. Nartzisok ez zion utzi; nahiago omen zuen hil, harekin bat egin baino.
    Lotsaturik eta bazterturik, satraka artean ezkutatu zen Eko;  aurpegia abarrez estali zuen, eta leize  bakartietan biziko zen aurrerantzean,. Maitasunak, hala ere, hantzxe zirauen, eta hark jaten zion ia gorputz osoa, lurrun bihurtzeraino; ahotsa eta hezurrak besterik ez zitzaizkion geratzen. Hezurrak ere, azkenean, harri bihurtu zien, eta geroztik es du inork ikusi, baina denek entzun dezakete haren ahotsa.
    Eko bezala, ninfa eta mutil gazte asko arbuiatu zituen Nartzisok; haietako batek, amorruz beterik, otoitz egin zuen: Nartziso bera ere maitemin zediala, eta ez zezala inoiz maitasun hura lor.
    Hala, behin, Nartziso belar gainean etzan zen, nekaturik putzu baten ondoan. Joan zen gero putzutik edatera, ikuzi zuen bere burua, iruditu zitrzaion beste bat zela, eta  hantxe geratu sor eta lor, estatua bezain zurrun. Begiratu zien begiei (bi zzar biki), ileei (apolo eta Bakoren modukoak) masail bizargabeei, marfilezko lepoari, aho atseginari, azzalaren zuritasun gorriztatuari…, eta miresgarria gertatzen zitzaion irudi hura. Bere burua maite zuen, bera zeal jakin gabe. Zenbat musu eman ote zizkion ur engainagarriari! Zenbat bider sartu ote zituen besoak uretan, hari heldu nahiriki! Ezin zen handik aldendu, ez goseagatik, ez loguragatik.
    -Inork inoiz maite izan ote du honela? –galdetzen zizkion basoari- Maite dudana ikusten dut, baina  ezin dut neureganatu. Guere artean ez dago itsaso zabalik, ur pixka bat besterik ez. Har ere besarkatu nahi nau, nik besoak harengana luzatzean berak ere horixe bera egiten baitu. Musu ematen saiatzen natzaionean, hura ere bai niri. Mutil hori. Haizena haizela, irten hadi hortik. Nora joaten hatzait  ihesi? Heuk ere nahi nauk; irribarre egiten dudanean, heuk ere bai; negar egiten dudanean, heuk ere bai; keinu egiten dudanean, heuk ere bai; negar egiten dudanean, heuk ere baik baina ez diat ezer entzuten.
    Alabaina, bat-batean:
-Hori ni neu nauk! Oraintze konturatu nauk, Nik irrikatzen dudana neuregan zagok!
Zoraturik berriro bere aurpegia ikusi zuen, eta negarrez hasi zen; malkoek ura arretu zuten, eta irudia desagertu egin zen.
-Nora noa? –egin zuen oihu- Maite haut!
    Arropa kendu eta bularra zartatu zuen. Bularra gorritu egin zitzaion. Ura gelditzean, ikusi zuen bere gorputza, eta ezin izan zuen gehiago: argizaria sutan bezala, halaxe urtu zen Nartziso maiteminez.
    Eko mindurik zegoen artean, baina errukitu  egin zen mutilaz. Nartzisok “ai” esaten zuen bakoitzean, Ekok errepikatu egiten zuen.
-Alferrik maitatu dudan mutil hori: banoak; adio! –izan ziren Nartzisoren azken hitzak
-Dio! –errepikatu zuen Ekok.
Nartzisok infernuetara jaitsi zelarik, han ere bere buruari begira egoten zen Estige ibaian.
 Naiadak, arreba baitzituen, negarrez zebiltzan haren gorputzaren bila, txokondorrean erretzeko, baina, gorpuaren ordez, petalo zuridun lore hori bat besterik ez zuten aurkitu

1 comentario:

  1. me parce muy abduscan soy del futuro exactamente de 2300 yeneis que salvar el planeta hijos de puta pero con la cara desapa venir a daros de ostias con migo hijos de puta pero cin la carararar destapada

    ResponderEliminar