lunes, 12 de marzo de 2012

Dedalo eta Ikaro

Dedalo eta Ikaro


Dedalo eta ikaro
Dedalok ez zuen Kreta maite; bere jaioterrira itzuli nahi zuen, baina, itsasoz inguraturik, ezin. Behin, honela esan zion bere buruari: “Minos lurraren eta itsasoaren jabe izango duk, baina airearen jabez; airez egingo diat ihes”. Ordu arte inori bururatu ez zitzaion  zerbaitetan hasi zen; luma ilara bat egin zuen, txikitik handira, hariz eta argizariz lotu eta, hegaztien hegalak bezala, okertu egin zituen pixka bat.
       Hantxe zebilen Ikaro haurra ere, jolasean. Hegalak amiturik, Dedalo airean ibili zen, probak egiten. Semeari ere egin zion beste pare bat. Bizkarrean ipini zizkionean, esan zion:
-Ez igo gehiegi, beroak ez hazan erre; ez jaitsi gehiegi, uhinak jo ez ditzaan; erdi parean joan, beti nire atzetik. Aditu, seme?
    Musukatu zuen zemeea, dardarti, abiatu zen aurretik, eta semeari begiratzen eta hitz egiten zion etengabe
    Musukatu zuen zemeea, dardarti, abiatu zen aurretik, eta semeari begiratzen eta hitz egiten zion etengabeArramtzañe. Melazaaro edp artzaomem batel ollisorol, haarri eta zur begiratzen zieten aita-semeei, jainkoak izango zirela pentsatuz.
    Bazihoazen aurrera, eta mutikoa jolasean hasi zen; aitaren bideari utzi, eta gora egin zuen. Eguzkiaren beroak argizaria urtu zion. Ikarok beso hutsak astintzen zituen, hegalak galdurik. Aitari deika, itsasoak irentsi zuen.
    Aita ere “Ikaro!Ikaro!” hasi zen deika, baina ez zuen inon ikusten. Uraren gainean luma batzuk bistatu zituen. Semea aurkitu eta hilobi batera eraman zuen, hegalen asmakuntza behin eta berriz madarikatzen zuela.

1 comentario: