Minosen etxean familiako lotsa izango zena jaio zen; orduan argi geratu zen bere emazte Pasifaeren adulterioa, zezen batekin egina, munstro bat jaio baitzen. Minosek munstro hura etxetik atera eta labirinto batean sartzea erabaki zuen. Dedalori agindu zion labirintoa eraikitzeko, ospetsua baizen eraikuntza lanetan. Oso bihurria egin zuen labirintoa, ezen Dedalo bera ere justu-justu irten baitzen handik. Hantxe utzi zuen Minosek zezen-gizon bura, Minotauroa.
Handik urte batzuetara, harekin borrokatzera Joan eta bi gizon hil zituen Minotauroak. Hirugarren gizon Teseo izan zen, Egeoren semea. Ariadnak, Minosen alabak, hartaz maiteminundrik, hari´mataza bat eman zion. Sartu zen, bada, Teseo labirintoan, hil zuen Minotauroa, eta hariari esker irten zen labirintotik. Gero, Minosen alaba berekin eraman, itsasoratu, eta uharte bateko hondartza batean abandonatu zuen. Ariadna bakarrik eta babesgabes zegoela, Liber (Bako) joan zitzaion laguntzera; Ariadnari buruko koroa kendu eta zerura bota zuen, eta hantxe dago oraindik ere
No hay comentarios:
Publicar un comentario